Sagardoaren txapelketako lehen partidan galdu egin du Aritz Juanenea saldiastarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 14:00
Ongi aritu arren, Sagardoaren Txapelketako bere lehen partida galdu egin du Juaneneak.

Garcésekin bikote eginez 40-29 galdu zuten Ansa II.a eta Larrañagaren kontra

Sagardoaren txapelketako lehen partida jokatu zuen ortzegunean Aritz Juanenea saldiastarrak. Berez Agirrezabala du bikote Altzueta sagardotegia ordezkatzeko, baina gipuzkoarra min hartua dagoenez, Garcések ordezkatu zuen lehen partidan. Ansa II.a eta Larrañagaren kontra (Setien) galdu zuten, 40-29.

Bi aurrelariak ongi aritu ziren, baina gibelean Larrañaga Garcés baino gehiago izan zen. Hasiera berdindua izan zuten hogeigarren tantora bitarte, baina gorriak 21-17 eta 29-20 aitzinetik jarri eta alde hori handitu zuten, bukaerako 40-29ra bitarte.

Partida nagusian, Ezkurra II.a doneztearrak eta Barrenetxea IV.ak 40-39 irabazi zieten Urriza eta Ioni, partida ikusgarri batean. Lau erremontistak bikain aritu ziren eta jendearen txalo artean atera ziren.

 

Martxoaren 12ko emaitzak Galarretan

  1. Etxarri-Labaka, 35; Urrutia II.a-Zubiri,16
  2. Ansa II-Larrañaga (Setien), 40; Juanenea-Garcés (Altzueta), 29 Sagardoaren Txapelketa
  3. Ezkurra II.a-Barrenetxea IV.a, 40; Urriza-Ion, 39
  4. Goikoetxea V.a-Azpiroz, 26; Aldabe-Aizpuru III.a, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun