Espainiako V. DiscGolf Openean parte hartu du Mikel Ibarrola doneztebarrak Asturiasen

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 14:00

Apiriletik aitzinera Nafarroako DiscGolf eskola martxan hasiko da Igantziko Irrisarri Landen

Joan den asteburuan, martxoaren 6tik 8ra, Espainiako V DiscGolf Open  jokatu da Oviedon (Asturias). Baxi Basajauna DiscGolf Elkarteko idazkaria eta joan den urtean Nafarroako txapeldun suertatu zen Mikel ibarrola doneztebarra aritu zen.

Hamabortz herrialdeko 112 jokalari elkartu ziren Oviedoko irekian, lau kategorietan banatuak. Mikel Ibarrolak aipatu digunez, «arras esperientzia erakargarria izan da eta orain gogo gehiagorekin gaude Euskal Herrian kirola bultzatzeko. Ea lortzen dugun kirolari dexente hastea, Nafarroa aupatzeko discgolf mailan».

 

Nafarroako DiscGolf Eskola martxan jarriko dute apirilean Irrisarrin

Alde horretatik, Ibarrolak azpimarratu duenez, «apirilean Nafarroako DiscGolf Eskola martxan jarriko dugu eta larunbatero IrriSarri landeko DiscGolf zelaian (bakarra momentuan EuskalHerrian ) klaseak emanen ditugu».

Bere erranetan, DiscGolf-a kirol inklusiboa da, «edonork pratika dezake eta hainbat eskoletan heziketa fisikoen klaseetan ematen da gaur egun».

Mikel Ibarrolak Baxi BasajaunaDiscGolf elkartearen ateak ere zabalik daudela gogorarazi du, «informazioa lortzeko, bai udalek zelai bat eraikitzeko, kirol taldeek modalitatea sartzeko bere organigraman edota partikularrak jolasten hasteko…».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun