Ludotekan txokolate beroa hartuta, 'Malerrekan errespetuzko harremanak' eskatzen dituen lona zintzilikatu zuten. Gauean 50 lagun inguruk Barranka jatetxean afaldu zuten, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldiaren bertsoez gozatuz. Bukatzeko, trikitilarien txanda izan zen. Askok, dantza eta kanta artean, biharamuneraino luzatu zuten eguna. Larunbat paregabea izan zen herritar eta bisitarientzat.