Doneztebeko Askin Haur Eskolan ate irekien eguna eginen dute martxoaren 14an

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 06:30

Martxoaren 27ra arte egonen da zabalik aurre-inskripziorako epea.

0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehendabiziko zikloko zerbitzuaren heldu den ikasturteko aurre-inskripzioa martxan da. Haur eskola ezagutu nahi dutenek, martxoaren 14an izanen dute aukera. 

Interesatuek otsailaren 17tik 21era ikaspostuen erreserba egiteko aukera izan dute. Hori egin ondotik, martxoaren 16tik 27ra aurre-inskripziorako epea zabalduko dute. Heldu den maitz hasieran behin-behineko zerrenda argitaratuko dute eta segidan, bortz eguneko tartea zabalduko dute erreklamazioak egiteko. Hori guztia akituta, maiatzaren 25etik 29ra behin betiko matrikula egiteko epea zabalduko da. 

Bertzetik, martxoaren 14an, larunbatarekin, aitzineko urteetan bezala, ate irekien jardunaldia eginen dute. Egun horretan, eskola bertatik ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek baita informazioa jasotzeko aukera ere. Argibide gehiago 948 45 18 68 telefonora deituta edota askinhaureskola@gmail.com helbidera idatzita lor daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun