Donezteben, trafiko ordenantzari buruzko bilera eginen dute heldu den asteartean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 09:30
Autoak espaloiaren gainean, Ameztia karrikan.

Doneztebeko Udalak trafiko ordenantzaz solastatzeko bilera antolatu du heldu den astearterako, hilaren 10erako. Bilera irekia izanen da eta Herrigunean zehaztu dute hitzordua, 20:00etan.

Bileran Udalan berritu nahi duen trafiko ordenantza izanen du hizpide eta, bertzeak bertze, aparkalekuez eta gaizki aparkatutako autoez ariko dira. Herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun