Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolak (GENE) antolatuta, martxoaren 27tik 29ra, hiru egunez, mendiko segurtasunari buruzko ikastaroa izanen da Doneztebeko Belbieretxean.Izena eman nahi dutenek Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez (dime@navarra.es) eman dezakete eta Iruñetik joan-etorria egiteko autobusa izanen da.
Egitaraua
Martxoaren 27an, ortziralean, ikastaroa aurkeztuko dute. Larunbatean, martxoaren 28an, hainbat tailer eta praktika eginen dituzte. Arratsaldean, berriz, materialaren berrikusketa egin eta ibilaldia hasiko dute. Igandean, ibilbidea akituta, aterpera itzuliko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!