Beintza-Labaienen sorospen ikastaro teoriko-praktikoa egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 10:30
20 bat lagun bidu ziren oinarrizko sorospen ikastaroan.

Joan den otsailaren 26an, asteazkenean, 17:00etan oinarrizko sorospen ikastaroa eskaini zuten Beintza-Labaienen. Kristina eta Amaia erizainek eskaini zuten ikastaroa. Alderdi teorikoa eta praktikoa lantzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 20 lagunek eta, adierazi dutenez «ikaragarri gustura» gelditu ziren. Orain dela hiruzpalau urte egin zuten azkenekoz, baina «berritzeak on egiten diela» argitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun