'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra eginen dute igandean Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 09:30

Heldu den martxoaren 8an izanen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren atariko, igande honetan,  martxoak 1, 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako tailerra antolatu dute Malerrekako Gizarte Zerbitzuek. 11:00etan bilduko dira eskolan.

Tailerra Haizea Loirak gidatuko du; ipuin bat kontatuko du eta hortik abiatuta berdintasunaren inguruan hausnartuz, esaldiak osatzeko aukera izanen dute bildutakoek. Bukaeran, kanta sortu eta grabatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!