Hilabeteko hondarreko egunean ospatuko dituzte saldiastarrek inauteriak, hilaren 29an. Bazkarira edo afarira joateko otsailaren 26a baino lehen txartelak hartu beharko dira ostatuan. Haurrentzako menua ere eskainiko dute.
Larunbatean 09:30ean elkartu eta baserrietarako bidea hartuko dute Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta Oihana eta Irati trikitilariekin. Goiza harat-honat pasatu ondotik, 14:30 aldera bazkaltzeko bilduko dira Herriko Ostatuan. Ondotik, herrian barrena ibiliko dira eta gauean, ostatuan afaria izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!