Absurd Fest otsailaren 29an Zubietako Herriko Ostatuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 16:00
La Chula Potraren eta Ozpinduk taldearen kontzertua izanen dute. Argazkia: Javier Escorzo

Inauteriak akitu badira ere, mozorro festak segida izanen du otsailean. Izan ere, Herriko Ostatuan festa antolatu dute hondarreko larunbaterako, hilaren 29rako. 18:00 aldera hasiko da mugimendua 'Marcelino y la lampara askerosa' antzerki emanaldiarekin. 

Antzezleei musikariek emanen diete segida. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira eta Ozpinduk taldeak eta La Chula Potrak izanen dute ostatua girotzeko ardura. Gaua luzatu nahi dutenek izanen dute zertaz gozatua. Kontzertuen ondotik, festa borobiltzeko, mikro irekia izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun