Azken hilabeteetan pediatrarik gabe daude Doneztebeko osasun zentroan. Malerreka eta Bertizaranako gurasoek urte hasieran sinadura bilketa egin dute pediatra bat eskatuz. Atzo, osasun etxearen atarian elkarretaratzea egin zuten zerbitzu duina eskatuz eta, ondotik, osasun kontseilarekin bilera izan zuten eta gaia mahai gainean badute ere osasun departamentuan, momentuz, epe labur batean, ez da konponbiderik aurrikusten.
Doneztebeko osasun etxeko profesional taldearen eta Bortzirietako pediatria zerbitzuko profesionalen lana, borondatea eta inplikazioa eskertu nahi izan dute gurasoek.
Jaione Andueza gurasoa atzoko bileran egon zen eta berekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.