Malerrekako XVIII. Pilota txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Sunbillan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 25a, 07:17
Malerrekako pilota txapelketako txapeldun, txapeldunordeak eta txapelketan parte hartu duten bertze pilotariak, antolattzaile eta laguntzaileekin.

Elite mailan, Buruzgaingo bikoteen arteko finalean, Iriarte eta Gaskuek 22 eta 18 irabazi zieten Astiz eta Otxandorenari

 

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketako finalak otsailaren 22an jokatu zituzten, larunbat goizean. Kategoria ttikienetako partidak Sunbillan jokatu zituzten eta kadetetik hasi eta senior elite mailara bitartekoak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Sari banaketan Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrena pilotari profesionalak izan ziren.

Sunbillan, larunbatean 09:30ean hasita, benjamin, alebin eta infantil mailako finalak jokatu zituzten

Benjaminak: Sarriegi eta Landa (Lapke), 18 - Iparragirre eta Tejeria (Aduna), 9
Alebinak: 
Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku), 18 - Alberdi eta Izagirre (Ataun), 8
Infantilak: 
Sanchez eta Antimasberes (Barañain), 18 – Etxeberria eta Leonet (Oiarpe), 5

 

Donezteben ere, larunbatean 09:30ean hasi ziren kadete, jubenil, bigarren mailako senior eta senior elite kategorietako finalak.
Kadeteak: 
Amiano eta Elola (Tolosa), 18 – Irribarria eta Garcia (Lapke), 7
Jubenilak: 
Aranburu eta Aburuza (Oiarpe), 10– Peso eta Petite II.a (Barberito I.a), 18
Bigarren mailako seniorrak: 
Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 22 – Jamar eta Cordon II.a (Oberena), 10
Senior elite: 
Astiz eta Otxandorena (Buruzgain), 18 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 22

Sari banaketan Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrena pilotari profesionalak izan ziren, berriki arte Malerrekako pilota txapelketan bikote moduan aritutakoak eta txapeldun suertatutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun