Zerbitzu duina eskatu dute Osasun Kontseilariaren bisitaren harira Donezteben egin duten elkarretaratzean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 10:48

Santos Indurain Orduna Nafarroako Osasun Kontseilaria Donezteben da eta 11:30ean Malerreka eta Bertizaranako gurasoekin biltzekoa da, pediatria zerbitzuaren inguruan solas egiteko. Hori baino lehen, gurasoek deituta elkarretaratzea egin dute Osasun Zentroaren atarian, osasun zerbitzu duina eta kalitatekoa eta pediatra euskalduna eskatuz.

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten 15 herrietan 2019ko azarotik pediatrarik gabe daude eta hori salatzeko 500 bat sinadura ere bildu zituzten. Bildutako sinadurak Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentura bidali zituzten gurasoek, Malerreka eta Bertizaranako haurrendako pediatria zerbitzua bermatzeko exijituz. Duela bi bat aste Osasun Departamentutik kaltetutakoekin biltzeko asmoa zuela jakinarazi zieten eta Doneztebeko Osasun Zentrora bisita egiteko asmoa adierazi zuten. Horren harira dator gaurko bilkura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun