Martxo hasieran irekiko dute Labaiengo ostatua

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 15:00

Azken urteotan itxita egon da baina martxo hasieran berriz irekiko ditu ateak. Aipatzekoa da azken aldian ostatu bakarrarekin egon direla Beintza-Labaienen eta duela 20-30 urte zortzi denda eta ostatu izan zituztela.

Ostatu eta jatetxe zerbitzua eskaintzez gain, lo egiteko aukera ere eskainiko dute ostatua hartu duten Estelak eta bere lankideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun