Kuadrilla ederra bildu da Doneztebeko inauterietako baserriz baserriko bueltan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 19:30
Arratsaldean dantzaldia izanen dute Herriko Ostatuan eta ondotik ostatuan segituko du bestak.

Mandarrak eta zapelak. Horiexek izan dira gaur goizean Doneztebeko baserrietan gehien ikusi diren bi osagarriak. Luze joan zaie buelta eta eguerdia ongi joa izan dute bazkaltzen jartzerako. Gazteek Herriko Ostatuan dantzaldia dute orain eta gauean ostatuz ostatuko bueltan emanen diete segida inauteriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun