Gaur goizaldean lapurreta saiakera izan da Doneztebeko Arrate estetika zentroan. Foruzainek jakitera eman dutenez, burnezko makila batekin hautsi dute sarrerako kristala eta makila bertan utzita alde egin dute. Itxura guztien arabera, «soinuren bat sumatuta» alde egin dute lapurrek.
Nagusiak jakinarazi duenez, Foruzainek 04:47 aldera deitu diote baina deia sumatu ez eta goizean izan du gertatutakoaren berri. Laguntza eskatzeko deia egin dute: «norbaitek zerbait ikusi edo sumatu badu, asko eskertuko genuke bere laguntza».