30 gaztainondo eta gereziondo landatu dituzte Pulunpa eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2020ko otsailaren 20a

Pulunpa eskolako gaztetxoek, guraso, alkate, zinegotzi eta basozainen laguntzaz, landatu zituzten zuhaitzak.

Joan den ortziralean, otsailaren 14an, 30 gaztainondo eta gereziondo landatu zituzten San Joakinetik goiti. Oinez egin zuten joan-etorria (txikienak autoz eraman zituzten). Pulunpa eskolatik landaketan lagundu zieten basozain, alkate-zinegotzei eta gurasoei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun