Gaur egungo egoerari erreparatuz gero, komunikabideek gizartea kontrolatzeko eta manipulatzeko duten ahalmena ikaragarria dela erran dezakegu. Zoritxarrez, komunikabide zehatz batzuen manipulazioaz soilik konturatu ohi gara, hala nola, Espainiar estatuko eskuin muturreko komunikabideez, horrela Euskal Herriko komunikabideak manipulatzaileen lista horretatik aldenduz. Baina azken hilabetean, erraterako, euskal telebista publikoa den EITBk, EAJren gobernuaren mesedeetan, greba orokorra desitxuratzeko ahalegin ederra egin du, teleberrietan greba orokorrari garrantzia kenduz eta grebaren arrazoiak ezkutatuz. Konturatzen al gara ustez informatzen gaituzten komunikabideen atzean dauden benetako interes eta nahiez?