Bi film ikusteko aukera eskainiko dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 12:00
Paperezko hegazkinak filmaren emanaldia 16:30ean hasiko da.

Inauterietako biharamuna pasatzeko aukera ederra eskaini dute Erreka guraso elkarteak eta Udalak. Izan ere, igandean, otsailaren 23an, bi film pantailaratuko dituzte. 16:30ean hasiko dira emanaldiak eta Paperezko hegazkinak izanen da lehendabizikoa (sarrera euro baten truke). Ondotik 18:30ean La familia Adams ikusi ahal izanen da. Azken honetarako sarrerak bi euro ordaindu beharko dira. Ikusleak, elkarbizitza arauak errespetatzen ez badituzte, kanporatuak izan daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun