Emakumeen Egunerako ekitaldiak lotzeko bilera ortziralean Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 10:00

Joan den urtean eguerdian elkarretaratzea egin zuten.

Otsailaren 14an, joan den ortziralean, egin zuten martxoaren 8ko ekitaldiak antolatzeko lehendabiziko deialdia Emurako, Malerrekako Emakume Taldeko, kideek. Goizeko ekitaldiak lotzeke gelditu zitzaizkienez, bigarren bilera antolatu dute heldu den ortziralerako, otsailaren 21erako. Elgorriagako Herriko Ostatuan bilduko dira, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun