Malerrekako eskuz binakako 18. pilota txapelketaren finalak larunbat honetan jokatuko dituzte Sunbillan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 20a, 18:00
Larunbat goizean jokatuko dituzte finalak.

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketako finalak otsailaren 22an jokatuko dituzte, larunbat goizean. Kategoria ttikienetako partidak Sunbillan jokatuko dituzte eta kadetetik hasi eta senior elite mailara bitartekoak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, larunbatean 09:30ean hasita.

Sunbillan, larunbatean 09:30ean hasita, benjamin, alebin eta infantil mailako finalak jokatuko dituzte.

Benjaminak: Iparragirre eta Tejeria (Aduna) – Sarriegi eta Landa (Lapke)
Alebinak: Alberdi eta Izagirre (Ataun) – Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku)
Infantilak: Sanchez eta Antimasberes (Barañain) – Etxeberria eta Leonet (Oiarpe)

 

Donezteben ere, larunbatean 09:30ean hasiko dira kadete, jubenil, bigarren mailako senior eta senior elite kategorietako finalak.
Kadeteak: Amiano eta Elola (Tolosa) – Irribarria eta Garcia (Lapke)
Jubenilak: Aranburu eta Aburuza (Oiarpe) – Peso eta Petite II.a (Barberito I.a)
Bigarren mailako seniorrak: Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun) – Jamar eta Cordon II.a (Oberena)
Senior elite: Astiz eta Otxandorena (Buruzgain) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun