Sunbillako abesbatzak bere bigarren kontzertua eskainiko du otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 06:30

Sunbillako abesbatza, entsegu batean.

Larunbatean 20:00etan elizan hasiko da emanaldia

Joan den urte hasieran eskaini zuen estreineko emanaldia Sunbillako abesbatzak. Lehenbizikoaren arrakastaren ondotik, Sunbillako abesbatzak bere bigarren kontzertua eskainiko du otsailaren 22an, larunbatean, 20:00etan, elizan.

Hamazazpi kide ditu guztira abesbatzak: Juanjo Ibarra, Hilario Urtxegi, Jose Luis Iriarte, Esteban Maritxalar, Juan Tomas Latasa, Pako Errandonea, Bidal Ibarra, Jose Martin Iriarte, Teresita Iriarte, Maite Etxenike, Maite Ibarra, Maider Petrirena, Nerea Petrirena, Nieves Biurrarena, Anabel Almandoz, Loli Oharriz eta Floren Arretxea. Zuzendaria, Isabel Lakar lesakarra da.

Sunbillako abesbatzak betidanik ospakizun jakinetan (Eguberriak, Aste Santuak, korpus eta Santiburtzio egunean) abesteko ohitura zuen, Basilio Sarobe apaizaren gidaritzapean. Don Basilio gaixotu eta herritik joan zenetik abesbatzak aitzinera segitzeko norbait bilatu behar zela eta Isabel Lakarri galdetu zioten ea posible zuen hilabetean behin beraiekin entsaiatu. Horrela hilabetero hirugarren ortzegunean, udaletxeko hirugarren solairuan entsaiatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun