Erreketa kontrolatuak egin dituzte gaur Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 15a, 19:00

Gaur Sunbillan, eguraldi ona aprobetxatuz, erreketa kontrolatuak egiten ibili dira. Suhiltzaileek diotenez, erreketa kontrolatu hauekin hainbat helburu erdietsi nahi dituzte: alde batetik baserritarren interesekoa dena, larreak garbitzea eta birsortzea, eta bertze aldetik suhiltzaileen interesekoa dena, paisaia zaintzea eta mendiko sasitzen artean etenak sortzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun