Doneztebeko inauterietako ortziralean bazkaria antolatu du Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 12a, 12:06

Mozorrotu eta besta egitera animatu nahi dituzte haur, gaztetxo eta gurasoak.

Otsailaren 21ean, ortziralean, inauterietako desfilea egin ohi dute San Migel Ikastetxeko ikasleek. Aurten, arratsaldean klaserik ez dutenez izanen, bazkari autogestionatua antolatu du Erreka guraso elkarteak. Izena emateko 699 04 13 08 telefonora deitu edo apymaerreka@gmail.com helbidera idatzi behar da. Bazkalondoan musika izanen dute eta arratsaldean txokolate jatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun