Doneztebeko inauterietako otorduetarako txartelak salgai ostiralera arte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 11:00

Ortziralera arte eman daiteke izena, Titi ostatuan

Doneztebeko inauterietako ortzegunean (otsailaren 20an) egitekoa duten afarirako eta ortziralean egitekoa (otsailaren 21ean) duten bazkarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko.

Gazte Burrunbako bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute ortzeguneko afaria; kide ez direnek, berriz, 20. Ortziraleko bazkaria, berriz, 20 eta 25 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren.

Izena emateko zerrenda Titi ostatuan paratu dute eta ortziralea, otsailaren 14a, izanen da hondarreko eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun