Aurten ere inauteriak aurreratu dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 08:00

Joan den urtean bezala, aurten ere, inauteri ofizialak baino astebete lehenago ospatu dituzte inauteriak Urrozen. Ortziralean, ospakizuna hasteko, Herriko Ostatuan afaldu zuten.

Larunbatean, berriz, haurrak etxez etxe eta gazteak baserriz baserri ibili ziren. Etxez etxeko itzulian musikariek girotu zituzten bazterrak. Inauteriak borobiltzeko herri afaria egin dute Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun