Xabier Sarasola konpositorearekin tailerra antolatu du asteburuan Mendi abesbatzak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 19:00

Xabier Sarasola musikagile beasaindarrarekin tailerra izanen dute asteburuan Donezteben.

Larunbatean nagusiekin ariko da Beasaingo musikagilea eta igandean Mendi Ttikikoekin

 

Mendi Abesbatzaren 25. urteurreneko ospakizunen artean, asteburu honetan Beasaingo Xabier Sarasola piano jole, bibolin jole, zuzendari eta konpositorearekin tailerra antolatu dute. Larunbatean Mendi Abesbatzako kide nagusiekin ariko da lanean eta igandean, berriz, Mendi Ttiki abesbatzakoekin.

Larunbatean egun osoz ariko da Mendi Abesbatzarekin lanean, bere hainbat obra oinarri hartuta: Ave Maria, Neskatx' ederra, Pater Noster, Errukarria, Zure boza, baita berak moldaturiko Ken Zazpi taldearen Itsasoa gara ere. 

Igandean  berriz, Mendi Txiki abesbatza izanen da konpositorearen aginduetara lanean ariko dena. 

Tailerrean egindako lana ondoko kontzertuetan argitara emanen dute bi abesbatzek, dudarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun