Elgorriagan ariko dira kantari Bardoak otsailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 14:00
Baztan-Malerrekako Bertsonautak taldekoek saioa izanen dute ortzirale arratsaldean Elgorriagako ostatuan.

Ortziralean 19:00etan ostatuan kantatuko dute Malerreka-Baztango Bertsonautak taldeak eta Larraun da Araitz. Bi dozena taldeak

 

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko lehen asteburuan eskualdea bisitatzekoa zuten bertsolariek, Beran izan baitzuten saioa. Asteburu honetan, otsailaren 7an, ortziralean 19:00etan Elgorriagako ostatuan ariko dira Bertsonautak (Alazne Untxalo, Amaia Elizagoien, Egoitz Gorosterrazu, Maialen Belarra, Irati Agesta, Lierni Oteiza, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu eta Xabi Garraus) eta Larraun da Araitz. Bi dozena.

Etxetik kanpo ere ariko dira eskualdeko bertsolariak. Otsailaren 7an Lizarran ariko dira Leitzako Atekaberts komenikoak (Aitzol Eizmendi, Ander Fuentes Itturri, Ane Intxausti, Iñigo Gorostarzu, Joanes Illarregi, Migel Mari Elosegi Luze, Mikel Azpiroz Txotxa eta Xabat Illarregi) Lizarra Bardeak taldekoekin, otsailaren 8an Iruñeko Zaldiko Maldikon Berako Lamixinekoak (Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo) Iruñeko Drimtin taldearekin eta otsailaren 9an Barañainen, Ipar Haizea taldekoak Bertsonautak taldearekin.

 

Otsailaren 14an Lesakan eta Leitzan

Otsailaren 14an Lesakan, Lesakako Arranopola (Ane Telletxea, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Estitxu Arozena, Etxahun Azkarraga, Iban Garro, Iratxe Muxika, Jon Silveira, Josu Sanjurjo, Lide Igoa, Ninbe Urtxegi eta Uxue Mesa) eta Barañaingo Bertsopiztiak artean eta Leitzan, Leitzako Atekaberts komeni eta Barañaingo Hego Haizea taldearen artean izanen dira eskualdeko lehen faseko bertze saioak.

Otsailaren 29an Anizko elkartean 19:00etan eta martxoaren 14an Goizuetako udaletxeko ganbaran 18:00etan eginen dituzte finalaurrekoetako bi saio, martxoaren 28an Lizarran jokatuko den finalerako bidean. Lizarra Ikastolako areto nagusian izanen da ekitaldia. Finalaurrekoetatik sailkatutako hiru taldeak ariko dira kantuan, guztira bederatzi bertsolari gutxienez.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus eta Lizarra Ikastolan zein Lizarrako Katxetas tabernan izanen dira salgai, baita leihatilan ere, finalaren egunean 15:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun