Malerrekako txapelketako senior bigarren mailako finalistak erabaki dira Sunbillan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 6a, 15:00

Kadete mailako final laurdenak ere jokatu dituzte Donezteben

 

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatu dituzte asteazkene arratsaldean Sunbillan. Beraz, finalista zein izanen diren erabaki da. Egun berean, kadete mailako final laurdenak ere jokatu dituzte Donezteben.

Sunbillan, bigarren mailako seniorrak finalerdiak

  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 22 – Redin (Oberena) eta Agirre (Erreka), 9
  • Jamar eta Cordon II.a (Oberena), 22 – Orbegozo eta Oliden (Añorga), 10.
  • Hortaz, finalean, Oberenako Txoperena leitzarra eta Larraungo Gurrea, Oberenako Jamar eta Cordon II.aren kontra ariko dira.

Donezteben kadete mailako final laurdenak

  • Zubizarreta eta Telleria (Lapke), 10 - Amiano eta Elola (Tolosa), 18
  • Amundarain eta Aramendi (Albistur), 18 - Camina eta Iztueta (Tolosa), 9
  • Ilarregi (Oberena) eta Balerdi (San Miguel), 18 - Zabaleta eta Landa (Oiarpe), 3
  • Irribarria eta Garcia (Lapke), 18 - Etxeberria eta Olaitz (Oiarpe), 9
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun