Hurrengo zinema emanaldiak igande honetan izanen dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 07:30

Oscar sarietarako hamaika izendapen jaso ditu 'Joker' filmak.

16:30ean 'Dumbo' filma eskainiko dute eta 18:30ean 'Joker'

Erreka Guraso Elkarteak eta Udalak antolatuta, otsailean bi zinema emanaldi eskainiko dituzte Donezteben: igande honetan, otsailak 9, eta hilabeteko azken igandean, 23an. Igande honetan, Erreka guraso elkartearen eskutik, 16:30ean hasita, Dumbo filma pantailaratuko dute. Dumbo klasikoaren bertze bertsio bat da, pertsonaia errealak sartuta. Sarrera euro bat ordaindu beharko da. Udalak antolatutako bigarren emanaldian, berriz, Oscar sarietarako hamaika izendapen lortu dituen Joker filma ikusteko aukera izanen da, kasu honetan, sarrera bi euro ordainduta. Bigarren emanaldi hori 18:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun