Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 5a, 18:00

Xabierreraldia egiteko autobusa antolatu du aurten ere Errekak.

Martxoaren 14an joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko

 

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 14an, larunbatean, Beratik goizeko 04:40ean eta Doneztebetik 05.00etan  abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik  Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko. 

Ondotik,  etxera itzultzeko autobusak Xabierren hartuko ditu ibiltariak. Titi ostatuan apuntatu behar da edo 948 450271 telefonora deituz: bazkideek 15 euro ordainduko dute eta bazkide ez direnek 20 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun