Master txapelketako finaletik bi urratsera gelditu da Endika Urrutia saldiastarra

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 15:00
Endika Urrutia pilota astintzen Urriza ondoan duela. Larunbateko finalaurrekoan estu hartu zuen saldiastarrak baina azkenean amore eman behar izan zuen. Argazkia: Maialen Andres

Urrizak eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute finala

Joan den urteko finala errepikatuko da erremonteko UTS Master txapelketan: Urriza eta Barrenetsea IV.a izanen dira aurrez aurre. Baina Endika Urrutia saldiastarrak inoiz baino hurbilago izan zuen Urriza menpean hartzea. Hamar tantoko aldea izan zuen, 5-15 eta 7-17an, 16-23 ere irabazten izan zen, baina azkenean 30-28 irabazi zion Urrizak. Bertze finalaurrekoan, Barrenetxea IV.ak 30-25 irabazi zion Ansa II.ari. Hernaniarra beti aitzinetik ibili zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun