Malerrekako txapelketako elite mailako finalistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko urt. 31a, 13:00
Errekako Salaberria anaia goizuetarrek Zubiriko txapelketa irabazi zuten urte hasieran. Orain, Malerrekako txapelketako finalerdietarako txartela lortzen saiatuko dira Sunbillan.

Buruzgaingo bi bikote ariko dira finalean, Astiz eta Otxandorena, Iriarte eta Gaskueren kontra

 

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketa aitzinera doa eta ilbeltzaren 29an, asteazkenean, elite mailako finalerdiak jokatu zituzten Donezteben, baita bigarren mailako seniorren final laurdenak ere Sunbillan. Elite mailako finalean Buruzgain taldeko bi bikote ariko dira nor baino nor gehiago: Astiz eta Otxandorena, Iriarte eta Gaskueren kontra.

Elite mailako finalerdiak Donezteben

  • Canabal (Oberena) eta Tabar (Erreka), 14 – Astiz eta Otxandorena (Buruzgain), 22
  • Barandiaran eta Gorriti (Erreka), 20 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 22

Bigarren mailako seniorrak final laurdenak Sunbillan

  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 22 – Otxoa eta Garmendia (Lapke), 7
  • Olaguenaga eta Markaida (Orozko), 11 – Landa eta Redin (Oberena), 22
  • Etxezarreta eta Arrate (Andoain, 0 – Jamar eta Cordon II.a (Oberena), 22
  • Orbegozo eta Oliden (Añorga), 22 – Larrañaga eta Etxeberria (Lapke), 16

Ttikienak ere azken txanpan

Senior mailan ez ezik, kategoria ttikiagoetan eta azken txanpan sartuak dira. Igande goizean, jubenil mailako finalerdiak jokatuko dituzte Lesakan; infantilek eta alebinek final laurdenak jokatuko dituzte Lesakan eta Sunbillan.

Donezteben kadeteak, igandean 10:30ean

  • Tirado eta Peñalver (Tafalla) - Amiano eta Elola (Tolosa)
  • Camina eta Iztueta (Tolosa) - Ibarloza eta Allende (Markina)
  • Arluzia eta Etxarri (Hernani) - Etxeberria eta Olaitz (Oiarpe)
  • Zabaleta eta Landa (Oiarpe) - Jara eta Ezkuza (Laudio)

 

Lesakan infantilen final laurdenak eta jubenilen finalerdiak

Infantilak, final laurdenak, igandean 09:30ean

  • Otaegi eta Bidezabal (Ilunpe) - Etxeberria eta Leonet (Oiarpe)
  • Sanchez (Oberena) eta Antimasberez (Barañain) - Izagirre eta Azpiazu (Lagunak-Elgoibar)
  • Uria eta Arrillaga (Gazteleku) - Ramirez (Kurene) eta Goienetxe (Txaruta)
  • Campo eta Nicolas (San Juan) - Otaegi eta Sotil (Txapagain)

Jubenilak, finalerdiak

  • Ezenarro eta Loiarte (Erreka) – Mitxelena eta Aburuza (Oiarpe)
  • Olaizola (Zestoa) eta Astigarraga (Oteiza) – Peso eta Petite (Barberito I)

Sunbillan alebinak final laurdenak, igandean 10:30ean

  • Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku) - Jimenez eta Jimenez (Erreka)
  • Salaberria eta Salaberria (Erreka) - Alberdi eta Izagirre (Ataun)
  • Otxandorena eta Bereau (Lesaka) - Munduate (Lapke) eta Madariaga (Erreka)
  • Antimasberes II.a eta Artetxe (Barañain) – Elola (Intxurre) eta Etxeberria (Eple)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun