Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek batera egin duten balorazioa
Prentsara igorritako oharrean sindikatuek diotenaren arabera, «U30eko grebak jarraipen handia izan du Sakanan, Larraunen, Leitzan eta Baztan-Bidasoan, esanguratsua izan da Iruñerrian eta zertxobait txikiagoa, Erriberan». Gainera, eguerdian «Iruñean deitutako manifestazioan 20.000 pertsona inguruk parte hartu dute, eta manifestazio garrantzitsuak izan dira Tafallan, Lizarran eta Tuteran ere».
Grebak gure inguruko ikastetxeetan eta toki administrazioan izan duen jarraipen zabalaz gain, enpresetan ere segimendua handia izan du sindikatuen arabera. Oharrean diotenez «lanuzteak erabatekoak izan dira: Arcelor Mittal (Lesaka), Funvera (Bera), Lecta (Leitza, lehen Sarriopapel zena), Savera (Bera), Condesa-Zalain (Lesaka), Hydro Rubber (Lesaka), Composites Gurea (Bera) eta Elizondoko Aita Menni, bertzeak bertze».