Hankaz goiti herria Zubietako inauterietako asteartean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 28a, 16:46

Bisitari bisita zor, iturendarrak Zubietan izan dira gaur. Goizean joareak jantzi eta bidean aurtiztarrak hartuta egin dute joaldun eta mozorroek bidea. Gisa guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira zubian eta plazan. Batzuek hankak lurrean, bertzeek airean, herria hankaz goiti utzi dute guztien artean. Argazkiak: Ainara Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun