Malerrekako txapelketako elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte ilbeltzaren 29an Donezteben

Oian Canabal igantziarrak elite mailako finalaurrekoa jokatuko du asteazken arratsean Donezteben.

Egun berean, bigarren mailako seniorrek final laurdenak jokatuko dituzte Sunbillan

 

Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketa aitzinera doa eta ilbeltzaren 29an, asteazkenean, elite mailako finalerdiak Donezteben eta bigarren mailako seniorren final laurdenak Sunbillan jokatuko dituzte.

Elite mailako finalerdiak asteazkenean 20:00etan Donezteben

  • Canabal (Oberena) eta Tabar (Erreka) – Astiz eta Otxandorena (Buruzgain)
  • Barandiaran eta Gorriti (Erreka) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)

Bigarren mailako seniorrak final laurdenak asteazkenean 18:30ean Sunbillan

  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun) – Otxoa eta Azkarraga (Lapke)
  • Olaguenaga eta Markaida (Orozko) – Landa eta Redin (Oberena)
  • Etxezarreta eta Arrate (Andoain) – Jamar eta Cordon II.a (Oberena)
  • Orbegozo eta Oliden (Añorga) – Larrañaga eta Etxeberria (Lapke)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun