Zubietako inauterietako igandean puska biltzea eta mozorro lehiaketa izan zituzten

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 28a, 06:20

Inauterietako giroa pizteko lehendabiziko txinparta larunbateko afaria izan zen arren, herritarrak igande goizerako berriz ere martxan izan ziren. Josu Santestebanek eta Imanol Baleztenak, joareak astinduz, puskak bildu zituzten. Esker onez jaso zuten gosarirako bildutakoa. Argazkiak: Izaskun Zubialde.

Biak harat-honatean zebiltzan bitartean, herritarrek trikitixaz eta panderetaz girotu zituzten karrikak. Haurrek, arratsaldean, mozorroa jantzi eta merienda goxo-goxoa dastatu ahal izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun