Endikak jokatuko du Urrizaren kontrako finalaurrekoa Master txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 27a, 18:00
2017ko masterraren finalean aurrez aurre izan ziren Endika eta Urriza. Oraingoan finalaurrekoan ariko dira.

30-14 irabazi zion saldiastarrak Goikoetxeari

Endika Urrutia saldiastarrak pronostikoa bete eta nagusitasunez irabazi zion Goikoetxeari, 30-14, Master UTS txapelketako lehen partidan. Honela, Urriza izanen du arerio saldiastarrak otsailaren 1eko finalaurrekoan.

Larunbateko partida seinako berdinketara arte bakarrik izan zen zen berdindua. Ondotik, Endikak artida hautsi zuen, lau tentuko aldearekin lehenik (13-9) eta pixkanaka handitzen joan zen (20-12 eta 30-14).

 

Ilbeltzaren 25eko emaitzak Galarretan

  1. Segurola-Garcés, 35; Aldabe-Zubiri, 32
  2. Endika, 30; Goikoetxea V.a, 14 MASTER UTS
  3. Matxin III.a-Barrenetxea IV.a, 40; Ezkurra II.a-Ion, 20
  4. Azpiroz-Larrañaga, 11; Juanenea-Arruarte, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun