Doneztebeko besta batzordeak bilera eginen du astelehenean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 11:15
Joan den urtean egindako herri bazkarian giro ederra izan zuten.

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 27an, Doneztebeko besta batzordeak bilera eginen du. 19:00etan bilduko dira, Udaletxean. Ekarpenak egiteko eta programa lotzen hasteko baliatuko dute hitzordua eta herritarrei parte hartzeko gonbidapena egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun