Sunbillako Candida Mitxelena Jorajuriak 100 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 17:00

1920ko urtarrilaren 13an sortu zen Sunbillako Izaldekobordan. Hamahiru urte zituela Galtxenbordara joan zen izeba-osaben etxera eta geroztik hantxe bizi izan da Candida Mitxelena Jorajuria. Bortz senidetan zaharrena bera da eta baserrian baina batez ere sukaldean aritu izan da lanean. Bere hurbilekoek adierazi dutenez, jostea izan da bere afizio handienetariko bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun