Zinema izanen dute urtarrilaren 26an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 07:30
Fibrosi kistikoa duten bi nerabeen arteko maitasun istorioa azaltzen du 'A dos metros de ti' filmak.

Igandean 16:30ean ‘Copito de nieve’ euskaraz eskainiko dute eta 18:30ean ‘A dos metros de ti’

 

Erreka Guraso Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, zine emanaldi bikoitza antolatu du urtarrilaren 26an. Igandean 16:30ean ‘Copito de nieve’ pelikula eskainiko dute, euskaraz. 18:30ean, ‘A dos metros de ti’ pelikula eskainiko dute. Ikusleak, elkarbizitza arauak betetzen ez badituzte, zinetik kanporatuak izan daitezkeela gogorarazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun