Malerrekako pilota txapelketako elite mailako lehen jardunaldia jokatuko dute gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 09:30
Elite mailako pilotarien txanda izanen da gaur Donezteben. Azken urteetan txapeldun izandako Iker Salaberria goizuetarra ez da ariko, profesionaletan ari baita.

Asteazkenean 18:30ean hasita lau partida jokatuko dituzte Ezkurra pilotalekuan

Erreka elkarteak hemezortzigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa duela aste pare bat abiatu zen, kategoria ttikienetan. Gaur, elite mailako pilotaríek lehen jardunaldia jokatuko dute, asteazkenean 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Elite mailan, Donezteben asteazkenean 18:30ean

Yoldi (Huarte) eta Tabar (Erreka) – Garcia eta Santamaria (Oberena)

Astiz eta Sarasa (Buruzgain) – Uribe (Txukun Lakua) eta Etxeberria (Oiarpe)

Azpiri (Elorrio) eta Gorriti (erreka) – Adonis eta Aranguren (Eple)

Iriarte eta Gaskue (Buruzgain) – Elizalde (Zugarralde) eta Urruzola (Atzapar)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun