Julian Iantziren ustez, «sare sozialetan milaka lagun ditut eta horietako hamarrek, gehienetan anonimoak, egiten duten kanpaina haizatu egin du komunikabideren batek». Alde horretatik, edozeinekin solastatzeko eta iritziak elkartrukatzeko prest dagoela adierazi du lesakarrak, baina beti ere, gogoratuz, «helburua ez dela dirua lortzea, Euskal Herriko ohiturak eta kultura ezagutzera ematea baizik». Iantzik dioenenez, «Munduan barrena gabiltza eta atzerritarrak gara gure herrian».