Sunbillako etxe batean estufa batek su hartu du

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 10:11
Suaren ondorioz ke handia sortu bada ere, ez da inor zauritu.

Sua etxean bertan zegoen gasolio-depositu batera ailegatu bada ere, zorionez, deposituak ongi eutsi dio su-karga handiari. Oronozko suhiltzaileek itzali dute sua eta jakitera eman dutenez, ez da inor zauritu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun