Sunbillan 11 bikotek parte hartu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 06:45

Joan den ortziralean, urtarrilaren 17an, jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Sunbillan. Guztira 11 bikotek parte hartu zuten eta lehendabiziko biak Iruñeko kanporaketara sailkatu dira. Otsailaren 29an, hondarreko larunbatean, 08:30ean Arrano elkartean dute hitzordua. Argazkiak: Jon Ancizar.

Itxegi eta Jose Martin izan ziren garaile eta Rakel eta Maxux txapeldunorde; Enekok eta Julenek eta Antoniok eta Enaitzek lortu zuten hirugarren eta laugarren postua, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun