Bigarren mailako seniorrak ere hasi dira Malerrekako eskuz binakako XVIII. pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 16a, 18:00

Joan den asteburuan hasi ziren Doneztebeko Erreka kirol elkarteak hemezortzigarren urtez antolatutako binakako txapelketako partidak jokatzen. Zazpi kategoriatan banatutako 186 bikote hasi dira txapelketan eta asteazken arratsaldean bigarren mailako seniorren txanda izan zen. Donezteben eta Sunbillan zortzi partida jokatu zituzten.

Bigarren mailako seniorrak

Doneztebeko partidak

  • Zaranton (Lagunak) eta Garatea (Paz de Ziganda), 0  – Etxezarreta eta Arrate (Andoain) 22
  • Jamar eta Cordon II.a (Oberena), 22 – Larramendi eta Garmendia (Lapke), 18
  • Orbegozo eta Oliden (Añorga), 22  – Otano eta Ortiz de Urbina (Donostia), 7
  • Larrañaga eta Etxeberria (Lapke), 22 – Santamaria eta Etaio (Buruzgain), 15

Sunbillako partidak

  • Galarraga (Pagazpe) eta Atxa (Donostia), 8 – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 22
  • Goikoetxea eta Beloki (Tolosa), 20 – Otxoa eta Azkarraga (Lapke), 22
  • Olaguenaga eta Markaida (Orozko), 22 – De la Torre eta Santamaria (Lagunak), 14
  • Landa eta Redin (Oberena), 22 – Odriozola eta Salegi (Zestoa), 13

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun