Maika Ariztegi izanen da eskualdeko kirolari bakarra Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 17a, 09:30

Maika Ariztegi izanen da eskualdeko kirolari bakarra Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketan.

Igandean jokatuko dituzte Mungian (Bizkaia) emakumeen eta gizasemeen txapelketak

2020an jokatu arren, igande honetan jokatuko dituzte Mungian (Bizkaia) emakumeen eta gizasemeen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak. Iturengo Maika Ariztegi Mariezkurrena izanen da eskualdeko kirolari bakarra igandean 12:00etan hasiko den saioan.

Iturendarrarekin batera, Nafarroako Virginia Finol Franco, Arabako Esti Cidad Trincado eta Bizkaiko Karmele Gisasola Zenikazelaia eta Aiora Otazua Erleaga ariko dira. Hamar kiloko ingudeari, ahalik eta jasoaldi gehien eman beharko dizkiote minutu eta erdian emakumeek.

Gizasemeak, berriz, 18 kiloko ingudearekin arituko dira, hauek ere minutu eta erdian. Nafarroako Angel Aristides Albarran Carasa eta Alejandro Fernandez Azkona, Bizkaiko Ioritz Pereira Romero, Ousmane Drame eta Beñat Obieta Mintegi eta Gipuzkoako Gorka Etxeberria Ikutza ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun