Hilaren 18a inauteri eguna izanen dute Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 16a, 06:30
Giro ederra izanen dute larunbatean, Eratsungo inauterietan.

Arratsaldean Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin etxez etxe ibiliko dira

Joan den urtean bezala, aurten ere egun bakarrean ospatuko dituzte inauteriak Eratsunen. Ilbeltzaren 18an egin dute hitzordua eta haur, gazte eta helduek izanen dute gozamenerako tartea.

Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira eta ondoren, mozorroak jantzita, herritarrak Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin etxez etxe ibiliko dira.

Gauez berriz ere mahaiaren bueltan bilduko dira. Bertsolarien kantuz alaitutako afaria eginen dute eta aspaldiko ohiturari eutsiz, Bankako Menditarrak ere gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun