Zine emanaldiak izanen dituzte igandean Donezteben ere

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 10a, 08:30
El Rey León filma 2019an estreinatu zuten zinemetan.

El Rey León eskainiko dute 16:30ean eta Lo dejo cuando quiera 18:30ean

 

Urtarrilaren 12an, igandean, zinema emanaldi bikoitza izanen dute Donezteben, Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatua. Lehendabiziko emanaldia 16:30ean hasiko da eta El Rey León  pelikula pantailaratuko dute. Bigarren emanaldia 18:30ean hasiko da eta Lo dejo cuando quiera filma eskainiko dute.

Antolatzaileek gogorarazi dute, «elkarbizitza arauak ez betetzeak zinetik kanporatua izatea suposa dezakeela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun