Joare doinuek piztu eta itzali zuten Errege bezperako festa Zubietan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 19:00

Txikienen joare kolpeekin hasi zuten igandea Zubietan. Etxez etxe eta baserriz baserri ibili ziren gaztetxoak. Festa piztu eta itzali egin zuten joareek. Izan ere, Errege bezperako festa borobiltzeko, Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldunak bildu ziren. Zubietako plazan 50 lagun inguru bildu ziren. Hurrengo hitzordua inauterietan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun